Astero Auzokon egiten ditugun dinamikez aparte, Saharako tea probatzeko aukera izan genuen. Tripa betetzeko, bizkotxo paregabea eta Marokoko beghrir-ak dastatu genituen.
Ederto ibili ginen mahai betearen bueltan eta laster errepikatzeko asmoarekin gabiltza. Bitartean, gogoratu emakume taldea OSTEGUNERO 11tan batzen dela, Kultur Etxeko lehen solairuan.
Animatu eta hurreratu auzokora!!!!
Hemen eguneko argazki batzuk. On egin!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina