2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

100 HIZKUNTZATIK GORA EBALTEN DIE EUSKAL HERRIXEN!!


Hemen EUSKAL BABEL! saiuan linka!!! Benetan interesgarrixa da Euskal Herriko hizkuntza aniztasunaren berri izetie!!


Akordau zaitteze: Herritarrok hizkuntzie biher dogu geure artien komuniketako. Zer hoba hori komunikaziño hizkuntzori euskeria izetie baiño?


2013(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

EUSKAL BABEL!!

ETB 1eko TRIBUEN BERBAK saiuen EHko hizkuntza aniztasuna izengo da protagonista!!!

Eskoitzan 25 hizkuntza berba egitten badie...zenbat Euskal Herri osuen??  Hemen botaten dou desafixua... eguaztenerarte dauketsue asmaketako...gehixen hurreraketan danantzat  AUZOKOkuek preparautako merixenda dotorie egubakoitzien!!!

Ez kikilddu eta egin zeure apustue!!!


Ixiotu telebistak eguaztenien!!

2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

ESKORIATZAN 25 HIZKUNTZA BAINO GEHIXAGO BERBA EGITTEN DIE: BAZEKITZUN?

ZER DA AUZOKO?


AUZOKO da elkarbizitzie euskeraz bideraketako asmue daukon egitasmue: euskeratik urrin bizi dienen eta euskeratik gertu bizi garenon erteko erlaziñue samurketie da gure doguna; izen be, danok gare eskoriatzarrak.

Euskerie, aniztasune eta herrittarrak, honeik hiru gakuok batzen dittu  AUZOKOK. Izen be, Eskoriatzan –Euskal Herrixen, orokorrien– errealitate bat daukogu: hizkuntz aniztasune. Herritarrok hizkuntzie biher dogu geure artien komuniketako, jendartie osaketako. Zer hoba hori komunikaziño hizkuntzori euskeria izetie baiño?

AUZOKOREN PROPOSAMENA


Auzokoren proposamena da Eskoriatzako aniztasunien, elkarbizitzie euskaraz sortzie. Asmue da  ezbardinen arteko erlaziñuak emuteko guniek sortzie, hori elkarbizitziori euskeraz izen dein.

ZELAN HARTU NEIKE PARTE?


Euskeraz bizi dan eskoriatzarra zarenez, zeure laguntzie premiñazkue  da proiektue dotorie izen dein. Izen be, zeu zara behin eta barriro aittatutako euskerazko honein erlaziñonein giltzie.Hemen luzaketan dutsugu inbitaziñue AUZOKOko saiuetara urreraketako. Astien ordu eta erdiz alkarketan gare kultur etxien, eta, jolas, antzerki eta dinamika desbardiñak ebaliz, gai askoren gaiñeko euskerazko baliabidiek ikesten dittuagu,...PROBIE EGITTEKO GERTU??

EGUBAKOITZERO, ATSALDEKO HIRURETAN, KULTUR ETXIEN!!