ZER DA AUZOKO?
AUZOKO da elkarbizitzie euskeraz bideraketako asmue daukon egitasmue: euskeratik urrin bizi dienen eta euskeratik gertu bizi garenon erteko erlaziñue samurketie da gure doguna; izen be, danok gare eskoriatzarrak.
Euskerie, aniztasune eta herrittarrak, honeik hiru gakuok batzen dittu AUZOKOK. Izen be, Eskoriatzan –Euskal Herrixen, orokorrien– errealitate bat daukogu: hizkuntz aniztasune. Herritarrok hizkuntzie biher dogu geure artien komuniketako, jendartie osaketako. Zer hoba hori komunikaziño hizkuntzori euskeria izetie baiño?
AUZOKOREN PROPOSAMENA
Auzokoren proposamena da Eskoriatzako aniztasunien, elkarbizitzie euskaraz sortzie. Asmue da ezbardinen arteko erlaziñuak emuteko guniek sortzie, hori elkarbizitziori euskeraz izen dein.
ZELAN HARTU NEIKE PARTE?
Euskeraz bizi dan eskoriatzarra zarenez, zeure laguntzie premiñazkue da proiektue dotorie izen dein. Izen be, zeu zara behin eta barriro aittatutako euskerazko honein erlaziñonein giltzie.Hemen luzaketan dutsugu inbitaziñue AUZOKOko saiuetara urreraketako. Astien ordu eta erdiz alkarketan gare kultur etxien, eta, jolas, antzerki eta dinamika desbardiñak ebaliz, gai askoren gaiñeko euskerazko baliabidiek ikesten dittuagu,...PROBIE EGITTEKO GERTU??
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu