2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

Auzoko emakume taldeko meridenda!!

Aurreko ostiralean, hilaren 24ean, Auzoko emakume taldean parte hartzen dugunak batu eta merienda ederra izan genuen.

Astero Auzokon egiten ditugun dinamikez aparte, Saharako tea probatzeko aukera izan genuen. Tripa betetzeko, bizkotxo paregabea eta Marokoko beghrir-ak dastatu genituen.

Ederto ibili ginen mahai betearen bueltan eta laster errepikatzeko asmoarekin gabiltza. Bitartean, gogoratu emakume taldea OSTEGUNERO 11tan batzen dela, Kultur Etxeko lehen solairuan.

Animatu eta hurreratu auzokora!!!!


Hemen eguneko argazki batzuk. On egin!!


Saharako tea prestatzen....





Bikote jokuan...






Marokoko beghrir-ak eta bizkotxoa probatzeko prest...







2014(e)ko urriaren 24(a), ostirala

Eskoriatzako AUZOKO egitasmoaren aurkezpen jaia

Eskoriatzako AUZOKO egitasmoaren aurkezpen jaia izan genuen atzo iluntzean herriko plazan. Jaitxo honen helburua, AUZOKO proiektua ezagutzera ematea zen, eskoriatzarrak informatzea.

Mahai pare baten bueltan bildu eta bertan astero auzokon parte hartzen dugunok prestatutako jaki eta edari ezberdinak eskaini genizkien momentu horretan plazan zeuden herritarrei. Horrela, eskoriatzarrek, munduko zenbait janari ezberdin probatzeko aukera izan zuten: Saharako kus-kusa, Pakistaneko te beltz eta pakorak, bertako ardi gazta... Azkenean herritar ugari hurbildu ziren jaira eta giro paregabea sortu zen jan eta musikaren bueltan. 

Oso pozik gaude emaitzarekin eta uste dugu hurreratutakoak ere primeran ibili zirela!! 

Hona hemen atzoko argazki batzuk!!!

Taldekoak mahaiak janariz betetzen..hasteko prest



Pakistaneko te beltza prestatzen



Eta hasi da jaia!!!!








Auzoko taldeko kide batzuk



Eskerrik asko hurbildu zineten guztiei!! Primeran ibili ginen!!

Gogoratu, ostiraletan 5etan kultur etxean!!

2014(e)ko urriaren 2(a), osteguna

Aurten ere AUZOKO Eskoriatzan!!

Aurreko urteko esperientzia paregabearen ostean, aurtengo ikasturtean ere martxan da AUZOKO egitasmoa Eskoriatzan.

Zer da auzoko?


Euskara, aniztasuna eta herritarrak, hiru gako horiek barne biltzen dituen egitasmoa da. Elkarrena ezagutuz, jatorri ezberdinetako herritarren artean, guztion arteko kohesio eta komunikazio hizkuntza euskara izatea da gure erronka.

Nola funtzionatzen du?


Astean behin batzen gara,  dinamika eta jolas ezberdinen bitartez euskaraz ikasi eta hitz egiteko. Kultura eta bizipen ezberdineko jendea batzen gara, beraz, aukera ezin hobea da eskoriatzarren artean harreman berriak hasteko!

Zer egin behar dut izen emateko?


auzoko.eskoriatza@gmail.com helbidera idatzi

661 74 63 76 telefonora deitu

kultur etxean galdetu

Edo besterik gabe, agertu Urriaren 10etik aurrera, ostiralero egiten ditugun saioetara. Arratsaldeko 5etan biltzen gara kultur etxeko lehen solairuan




Hemen aurreko urteko saioen argazki batzuk.

Urtarrileko saio bat



Iñauterietako prestatzen...





Sukaldaritzan...





Aste Zapatistan kus-kusa eta tea eskaintzen... 












ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!