2014(e)ko urriakren 27(a), astelehena

Auzoko emakume taldeko meridenda!!

Aurreko ostiralean, hilaren 24ean, Auzoko emakume taldean parte hartzen dugunak batu eta merienda ederra izan genuen.

Astero Auzokon egiten ditugun dinamikez aparte, Saharako tea probatzeko aukera izan genuen. Tripa betetzeko, bizkotxo paregabea eta Marokoko beghrir-ak dastatu genituen.

Ederto ibili ginen mahai betearen bueltan eta laster errepikatzeko asmoarekin gabiltza. Bitartean, gogoratu emakume taldea OSTEGUNERO 11tan batzen dela, Kultur Etxeko lehen solairuan.

Animatu eta hurreratu auzokora!!!!


Hemen eguneko argazki batzuk. On egin!!


Saharako tea prestatzen....





Bikote jokuan...






Marokoko beghrir-ak eta bizkotxoa probatzeko prest...







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat