2014(e)ko urriaren 24(a), ostirala

Eskoriatzako AUZOKO egitasmoaren aurkezpen jaia

Eskoriatzako AUZOKO egitasmoaren aurkezpen jaia izan genuen atzo iluntzean herriko plazan. Jaitxo honen helburua, AUZOKO proiektua ezagutzera ematea zen, eskoriatzarrak informatzea.

Mahai pare baten bueltan bildu eta bertan astero auzokon parte hartzen dugunok prestatutako jaki eta edari ezberdinak eskaini genizkien momentu horretan plazan zeuden herritarrei. Horrela, eskoriatzarrek, munduko zenbait janari ezberdin probatzeko aukera izan zuten: Saharako kus-kusa, Pakistaneko te beltz eta pakorak, bertako ardi gazta... Azkenean herritar ugari hurbildu ziren jaira eta giro paregabea sortu zen jan eta musikaren bueltan. 

Oso pozik gaude emaitzarekin eta uste dugu hurreratutakoak ere primeran ibili zirela!! 

Hona hemen atzoko argazki batzuk!!!

Taldekoak mahaiak janariz betetzen..hasteko prest



Pakistaneko te beltza prestatzen



Eta hasi da jaia!!!!








Auzoko taldeko kide batzuk



Eskerrik asko hurbildu zineten guztiei!! Primeran ibili ginen!!

Gogoratu, ostiraletan 5etan kultur etxean!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina