2015(e)ko abenduaren 7(a), astelehena

AUZOKO HIRUGARREN URTEZ ESKORIATZAN!!!

Irailetik darama martxan Auzokok Eskoriatzan!!

Aurtengoa, egitasmoaren hirugarren urtea izango da herrian... oraindik bada baina, Auzoko ezagutzen ez duenik!! Zer egiten dugun ezagutzeko, onena, saio batera agertzea litzeke. Badaezpada hemen azalpentxoa...

Auzoko, euskara, aniztasuna eta herritarrak, barne biltzen dituen egitasmoa da.  

Elkarrena ezagutuz, jatorri ezberdinetako herritarren artean, guztion arteko kohesio eta komunikazio hizkuntza euskara izatea da gure helburu nagusia. Hau betetzeko, astean behin batzen gara Eskoriatzako Kultur Etxean, jolas eta dinamika ezberdinak egiteko, euskararen bueltan.

Auzoko egitasmoan, egunerokotasunean euskaraz mintzatzen diren eta ekintzaileak diren eskoriatzarrak behar ditugu, gure helburuak modu egokian betetzeko.  

SAIO BATERA ETORRI ETA AUZOKO EZAGUTZEKO PREST AHAL ZAUDE?

661 74 63 76 (Informazio gehiagorako)



_Argazki batzuk. Euskararen eguneko haurrentzako jolasak prestatzen, Txirikilako hezitzaileekin batera_










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina